“Mundura irekitako Euskadi bat” aldarrikatu du Idoia Mendiak Laudion

Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 19:26

PSE-EE alderdiak mitina egin du gaur arratsaldean Laudioko Aldai Plazan. Idoia Mendiak hartu du hitza bertan. Alderdiak azken lau urteetan Legebiltzarrean eginiko lana azpimarratuaz hasi du hitzaldia lehendakarigaiak. “Euskadik baditu Europaren tontorrera berriz iristeko oinarriak”, azaldu du, baina gaineratu du horretarako beharrezkoa dela “garrantzia duen horretan” zentratzea: “Hazkuntza ekonomikoa, berrindustrializazioa eta kalitatezko enpleguaren sorrera”.

Euskadi “anitz eta kosmopolita”

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren inguruan mintzatu da gero: “Madrazok bere garaian egin bezala, nazionalistek euren jokoekin jarraitzeko behar duten 'oxigeno burbuila' izango dira Podemosekoak”.

Horren aurrean, “jendearen arazoei jaramon egitea” jarri du Mendiak lehentasun moduan: “Asko dira herrialde moduan ditugun erronkak, baina batera bagaude egin ahalko diegu soilik aurre”.

Zentsu horretan, hautagaiak azaldu du ez duela “Euskadi gorri, berde edo more bat” nahi. “Jendarte bakarra nahi dut nik: plurala, anitza, integratzailea eta kosmopolita”, aldarrikatu du, “mundura irekitako Euskadi bat, guztiak bertan sartu ahal gaitezen, banaketa eta liskar garaira itzuli gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide