"Politikaren gestioa" baino, “politikarekiko pasioa” aldarrikatu du Otegik Laudion

Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 23:12

Mitina egin du gaur arratsaldean EH Bildu koalizioak Laudioko Herriko Plazan. Bertan parte hartu dute Miren Larrion Arabako hautagaiak eta Arnaldo Otegi lehendakarigaiak, eskualdeko hautagaiengatik inguraturik.

Larrion izan da hitza hartzen lehena. Publikoko lehen lerroan eserita zegoen Pablo Gorostiagari zuzendu zaio lehenbizi, bere “kalitate politiko eta humanoa” nabarmentzeko. EAJri zuzendu zaio gero, ziurtatuaz EH Bildu prest dagoela “Madrili eskaerak” egiteko, “baina Madrilen erantzuna ezezkoa bada -badakigula ezezkoa izango dela- zein izango da EAJren jarrera?”.

Otegik hartu du hitza gero. Lehendakarigaiak adierazi du hauteskundeen ostean parlamentuan aldaketa sozialaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko “gehiengo argi” bat existituko dela, baina gehiengo hori mugitzeko “borondate politikoa” beharko dela. Alderdi jeltzaleari zuzendu zaio orduan: “herritarrek eskubidea dute jakiteko EAJ zein gehiengotan kokatuko den”.

"Pasioa" izan du gero ardatz. “Asko hitz egiten da politikaren gestioaz, baina politikarekiko pasioaz hitz egin nahi dut nik. Ahulekiko pasioaz, marjinatuekiko pasioaz, langileekiko pasioaz”.

Pablo Gorostiaga eredu

Otegi ere zuzendu zaio Gorostiagari. Bien arteko anekdota bat kontatu du. “Kartzelan geundenean Pablok gutun bidez azaldu zidan bere behien artean hierarkiak zeudela, kortara batzuk beste batzuk baino lehen sartzen zirelako”, azaldu du, “ziur nago CNIko norbait gutun horiek tentuz irakurriko zituela, behien atzetik beste zer edo zer egongo zelakoan, baina ez, bere behien buruz ari ginen hitz egiten”. Carlos Urkijo ere izan du mintzagai: “esperimentu bat egin beharko litzateke jakiteko Carlos Urkijok Pabloren behiek baino neurona gutxiago ez ote dituen”.

 

Argazkiak: Aitor Burgoa eta Txabi Alvarado

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide