Kontziliazioa eta “politikaren feminizazioa” aldarrikatu ditu Pili Zabalak Laudion

Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 20:32

Mitina egin du Elkarrekin Ahal dugu koalizioak Laudion gaur arratsaldean. Lau izan dira bertan hitza hartu duten pertsonak: Cristina Makazaga (Arabako hautagaia), Joserra Becerra (Equo-ko Arabako hautagaia), Iñigo Martinez (Arabako Ezker Anitzako hautagaia) eta Pili Zabala (Lehendakarigaia).

Pili Zabala izan da lauretatik mikroaren aurrean jarri den lehena. Kontziliazioa izan du hizpide. Zabalak azaldu du lehendakarigai izatea proposatu ziotenean kontziliazioa izan zela, hain zuzen, burura etorri zitzaion lehen gauza. Hau da, nola uztartu ardura hori eta bere seme-alaben zaintza. Ildo horretatik, “politikaren feminizazioa” aldarrikatu du, eta adierazi du Elkarrekin Ahal dugu koalizioak eman izan dituela horri begirako pausoak. Ada Colau jarri du horren adibidetzat. “Gauzak hobeto kudeatu daitezkeela erakusten ari diren emakumeak dira”, adierazi du.

Joserra Becerrak, bere aldetik, Aiaraldea izan du hizpide, bera jaiotzez Urduñakoa baita. Eskualdeko industriaren aldeko apustua egin beharraz edota Nerbioi ibaiko urak depuratu beharraz mintzatu da, besteak beste.

 

Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide