Larunbatean ospatu zen Laudion Parke Egunaren bigarren edizioa. Iaz antolatu zuen SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak egun hori lehenbizikoz, parkearen berreskurapenaren alde. Iaz bezala, aurten ere herriko eragile zein norbanako ugarik hartu dute parte ekimenean, egun osoko egitarau herritarra osatuaz.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares