Laudioko Udal Tokiko Batzordeak onartu zuen pasa den astean kontratatzea partaidetza eta gardentasuna bermatuko duen zerbitzua eta horretarako esleipen prozesua abiatu du. Urtebetekoa izango da kontratua eta beste urtebetez luzatzeko aukera egongo da. 36.300 euro inbertituko dituzte gehienez urtero. Hortaz 72.600 eurokoa da aurrekontua.
Jon Ander Altube udal gobernuko bozeramaileak azaldu zuen parte hartzea sustatzeko bitarteko gehiago behar dituztela. Enpresa kontratatuak partaidetza arindu eta erakundeari aholkuak emango dizkio.
Horrez gain, komunikazioan eta herritarren harremanetan ere lagundu beharko du esleipendunak. Horrela, auzo batzarren jarraipena egin beharko dute, auzoen egoera aztertu, iradokizunak jaso eta erantzun, lan ildoak prestatu gardentasuna bermatzeko, partaidetza sare egonkorra garatu, aurrekontuetan partaidetza txertatu, HAPO landu...