Omniak eskatu du oposizioko kideak ere liberatzeko, baina ezezkoa eman diote EH Bilduk eta EAJk

Erredakzioa 2016ko abe. 30a, 09:50

Laudioko udal osoko bilkurak eztabaidatu zuen oposizioko kideak liberatzeko aukera astelehenean. Proposamena Omnia taldeak aurkeztu zuen eta PPren eta PSE-EEren babesa lortu zuen, hala ere, ekimenak ez zuen aurrera egin, EH Bilduk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten.

Laudioko udal osoko bilkurak eztabaidatu zuen oposizioko kideak liberatzeko aukera astelehenean. Proposamena Omnia taldeak aurkeztu zuen eta PPren eta PSE-EEren babesa lortu zuen, hala ere, ekimenak ez zuen aurrera egin, EH Bilduk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten.

Omniak argudiatu zuen oposizioak lana modu eraginkorrean egiteko bitartekoak behar dituela, eta jasotzen duten diru kopuruarekin hori ez dela posible. Gainera, adierazi zuen EAJk eta EH Bilduk adostutako EAEko Udal Legeak hori ahalbidetzen duela.

Omniaren eskaera

Independenteek ziurtatu zuten nahiz eta 54.000 euro kobratu urtero, ezin dutela modu duinean oposizioa egin, gizarte-segurantza eta autonomoak ordaindu behar baitute horrekin, besteak beste. Alvaro Barriosek azaldu zuen taldeko bi zinegotzik lana utzi dutela oposizioko betebeharrak gauzatzeko eta beste batek arazoak dituela lanpostua eta politika uztartzeko.

Bestalde, gaineratu zuten hainbat herritan oposizioko kideak liberatu dituela udalak eta hainbat adibide aipatu zuen, hori bai, inon ez dago zinegotzi independenterik liberatuta. Alvaro Barriosen aburuz hori da alderdi nagusien alternatibarik ez egoteko.

Laburbilduz, Omniako bozeramaileak esan zuen zinegotziek hautatu behar dutela lan egitearen eta herritarrek emandako ardura betetzearen artean, ordu ugari erabili behar baitute lan politikoa betetzeko.

Ezezkoa EH Bilduren eta EAJren aldetik

EH Bilduk eta EAJk bat egin zuten euren iritzitan eta gogoratu zuten zinegotziak ez direla langileak, eta ondorioz, ez dutela jasotako dirua soldatatzat jo behar.

EAJren bozeramailea Juanma Ibarretxek ziurtatu zuen ez daudela prest herritarrek diru gehiago ordaindu dezaten eta aipatu zuen zinegotzi jeltzaleek ez dutela asmorik bizitzeko politikari esker. Bide batez, gaineratu zuen dietak bikoiztu direla iaz hasi zen legealdian.

EH Bilduk nabarmendu zuen Udal Legearen arabera bikoitza kobratu beharko luketela alkateak zein alkateordeek, baina ez daudela horrekin ados eta ez zaiola zilegi iruditzen. Izan ere, Jon Ander Altuberen aburuz, mozioa Omniaren beharrei moldatzen da soilik, oposizioak hainbat bitarteko baitu. Bide batez, argudiatu zuen zinegotziek eta alderdiek kobratzen duten dirua arautu zutela legealdi hasieran eta ados zegoela Omnia. Bestalde, udal gobernu taldeko kideak aipatu zuen Udal Legeak aurreikusten duela oposizioko talde nagusiko kidea liberatzea, eta Omnia hirugarren taldea dela.

Bukatzeko, EH Bilduko bozeramaileak aurpegiratu zion Omniari mozioa onartzeko ez dutela proposatu parte hartzerako prozesurik.

Eztabaida gogorra

Mozioaren aurkezpenaren ostean, eztabaida giro tenkatuan eman zen, bideoan ikus daitekeen moduan 04:34:42 unetik aurrera.

[video:https://vimeo.com/197271254 width:650 height:350]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide