Amiantoa kontrolatzeko hainbat neurri adostu dute Laudioko alderdiek

Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 07:42

Asteleheneko udal osoko bilkuran adostu zuten alderdi guztiek neurri gehiago ezartzea amiantoa kontrolpean izateko aho batez.

Asteleheneko udal osoko bilkuran adostu zuten alderdi guztiek neurri gehiago ezartzea amiantoa kontrolpean izateko aho batez.

Omniaren testuari ordezkatzeko mozioa aurkeztu zioten EH Bilduk eta EAJk eta azken horrek egin zuen aurrera. Hainbat puntu jaso zituen.

Amiantoaren inbentarioa

Lehenik eta behin, herriko amiantoaren mapa egingo dute, ez bakarrik udal azpiegituretan. Herritarren laguntza eskatuko dute eta materiala kentzeko beharra egongo balitz, profesionalak kontratatuko dituzte.

Trebakuntza

Udal langileak trebatzen jarraitzeko konpromisoa hartu ez ezik, aurretik udalean lan egin dutenen osasuna bermatzeko neurriak ere ezarri nahi dituzte.

Isurketak kontrolatu

Osalanen aholkuak irizpidetzat hartuta, zehaztu nahi dituzte prozedurak amiantoaren legez kanpoko isurketak ekiditeko. Horretarako harremanetan jarriko dira Arabako Foru Aldundiarekin.

Aldi berean, sistema garatuko dute jakiteko obretan amiantoa dagoen, eta egonez gero, eskatuko dute materiala kentzeko plana. Lan Agintaritzak babestuko ez balu, ez dute lanak egiteko baimenik emango enpresa edo jabeei.

Gainera, Udaltzaingoaren lana ere izango da legez kanpoko isurketak saihestea.

Sentsibilizazio kanpaina

Herritarren artean sustatuko dute amiantoari buruzko ezagutza, modu arriskutsuan manipulatu ez dezaten.

Aipatu guztia finantzatzeko bitarteko ekonomikoak bermatu beharko du udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide