"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 08:02

ALEXANDRA AINZ (Laudio, 1981) soziologoa da eta ikerkera abiatu nahi du terrorismo islamikoari buruz. Horretarako crowfundinga sortu du.

Crowfundinga abiatu duzu ikerketa gauzatzeko, zeri buruz?

Bi helburu dauzka proiektu honek: plazaratzea 2014tik bildutako zenbait material fundamentalismo eta terrorismoari buruz eta jarraitzea ikertzen bitartekoren batekin ekarpenak egiteko modu kritiko eta independentean.

ALEXANDRA AINZ (Laudio, 1981) soziologoa da eta ikerkera abiatu nahi du terrorismo islamikoari buruz. Horretarako crowfundinga sortu du.

Crowfundinga abiatu duzu ikerketa gauzatzeko, zeri buruz?

Bi helburu dauzka proiektu honek: plazaratzea 2014tik bildutako zenbait material fundamentalismo eta terrorismoari buruz eta jarraitzea ikertzen bitartekoren batekin ekarpenak egiteko modu kritiko eta independentean.

Materialek liburu eredua daukate eta kontatzen dute nola sartu nintzen gai hauek ikertzen. Arabiara egindako bidaia eta nire tesia fundamentalismoari buruz (islamean ez dago bakarrik fundamentalismoa, nahiz eta hori lantzen dudan orain) ardatz hartu ditut azaltzeko modu errazean fenomeno horiek edonork ulertu dezan zer gertatzen ari den egun.

Aurreiritzi orientalista, xenofobo, islamofobo edo arrazistarik gabe egiten dut, estereotipo eta etnozentrismorik gabe. Horretarako baliatuko ditut nire esperientziak eta hizkera xumea. Bestalde, ikerkera horiek oinarrituta daude izandako harremanetan.

Crowfundinga abiatu duzu zaila izaten ari delako ikerketarako dirua lortzea?

Ikerketa sendoa da Estatu Espainiarrean, jende konprometituta eta baliogarria dago. Ezin dut esan baliabideak eskasak direnik, baina txarto banaturik daude. Bistakoa da lagunak izatea saritzen dela. Ondorioz, bitartekoak ez dira modu justuan banatzen. Horregatik jende asko kanpora joan da.

Zergatik izango da ezberdina zure ikerketa?

Lehenik eta behin, independentea izango da eta ondorioak ez dira izango partzialak izango, ezta zenbait ideologiak baldintzatuta.

Bestalde, ekimenaren oinarria da entzutea modu batean edo bestean terrorismo islamikotik gertu egon den jendea: terrorea praktikatu duten pertsonen senideak, lagunak, lankideak...

Zentsura salatu duzu.

Zentsura edonon dago. Politokiko zuzena dena alde batera utzita edo kritika egiten duzunean jomugan jartzen zara.

Norbanakoek eta erakundeek oso txarto hartzen dituzte kritikak (nik barne) eta zentsuratzeko hamaika modu dago: proiektua ezkutatuta, oihartzunik ez emanda...

Beldurraren gizartean bizi gara: lanpostua galtzeko, ez gustatzeko edo zentzuratua izateko beldurra. Hala ere, sistemak zentsuratzeko hamaika modu baditu ere, batzuk ezagutzen ditugu zentsuraren aurka borrokatzeko hainbat era. Eta horretan gaude, borrokatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide