Herriko enpresek zuntz optikoa izateko akordioa lantzen ari da Garapen Agentzia

Erredakzioa 2017ko urt. 2a, 11:06

Bilera bat egin dute interesa adierazi duten 30 enpresekin, eta internet konexioa bermatzeko akordioa lantzen ari dira Vodafonerekin.

Akordio bat garatzen aritu da Laudioko Garapen Agentzia azken hilabeteetan, herriko enpresei interneterako konexio egokia bermatzeari begira. Hala jakinarazi du agentziaren lehendakaria den Iñigo Martinez Cerrillok gaur eskainitako prentsaurrekoan.

 

“Enpresa Forotik atera zen ondorioetako bat da enpresek internet konexio egokiago baten beharra dutela”, azaldu du zinegotziak. Horri begira, Merkataritza Ganbarekin elkarlanean aritu dira, eta interesatuak dauden enpresen artean talde bat egitea pentsatu dute, modu horretan prezio merkeago bat lortu ahal izateko.

 

30 enpresa daude interesatuta

Bilera bat egin zuten enpresa interesdunekin (30 guztira) iragan abenduaren 20an. “Badakigu interneterako konexioa poligono industrialetan jartzea ez dela etxeetan edo tabernetan jartzea bezain errentagarria horretara dedikatzen diren enpresentzako”, azaldu du zinegotziak, eta adierazi du “pena bat dela” enpresa gehienek “errentagarritasuna zerbitzua eskaintzearen gainetik jartzea”. Vodafone da herriko enpresentzako zuntz optikoa jartzeko prest azaldu du internet hornitzaile bakarra, eta akordioa lantzen ari da garapen agentzia berarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide