Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte Laudioko bi gazte, “ikertu” gisa. Urtarrilaren 11ean egin beharko dute deklarazioa bideo konferentzia bidez, Amurrioko Epaitegian.
“Iragan abenduaren 16an Ertzaintza gure etxeetara joan zen goizeko zazpietan, eta Laudioko komisaldegira joanarazi ziguten”, adierazi dio gazteetako batek Aiaraldea Gaur-i. Azaroan ETAren aldeko margoketa batzuk egitea egotzi zieten bertan, baina ez zieten inolako informe polizialik erakutsi. Antza bideokameraz hartutako irudi bat erakutsi zioten gazteetako bati, baina irudian azaltzen zena bera ez zela adierazi zien gazteak poliziei. “Gorputzaren osakeragatik argi eta garbi ikusten zen ez nintzela ni. Irudia guztiz pixelatua zegoen, edonor izan zitekeen”.
Ertzaintzaren kolaborazio eskaintza
Bi gazteek adierazi dute ertzainek kolaborazio eskaintzak egin zizkietela, margoketak eurek egin ez zituztela adierazi zutenean. Guztia “muntai polizial bat” dela salatu dute.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide