Laudioko Udalaren web-gunea (laudio.eus) hackeatu du hacker talde batek, baina jada berrezarri egin dute ohiko web-gunea.
Muslim Cyber Army (Armada Zibernetiko Musulmana) izeneko talde baten logoa jarri dute atarian, eta "Mr. Z" ezizenarekin izenpetu dute ekintza. Irudian beste hainbat hacker eta talderen izenak agertzen dira, antza ekintza gauzatzen lagundu dutelako.
Ez dago talde horri buruzko informazio askorik
Interneten ez dago "Muslim Cyber Army" horri buruzko informazio askorik, Facebook eta Twitter kontu bana dira dauden erreferentzia nagusiak.