Hodei Oleaga futbol jokalari laudioarra hautatu dute “urteko futbol jokalaririk onena” La cantera del Lezama web-guneko irakurleek. CD Baskonian jokatzen du laudioarrak, eta 8.000 irakurleren botoa jaso du guztira.
Orden honetan geratu dira jokalariak, bozkatuenetik boto gutxien jaso dituenera:
1. Hodei Oleaga
2. Luis Jiménez
3. David Nates
4. Gorka Aguirre
5. Ander Pérez
6. Markel Bravo
7. Rubén Azcona
8. Jon Cabo
9. Imanol García
10. Juan Artola
Hala ere, lehiaketaren irabazlea nor den ikusteke dago oraindik, web-guneko kideek osatutako epaimahai batek hartuko baitu azken erabakia.
