Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Entzutegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Biek azaldu dute nola jakinazi zien Ertzaintzak akusazioa eta salatu dute xantaia egiten saiatu zela polizia. Dena muntaia dela adierazi dute eta aipatu dute aurretik ere polizia euren aurka aritu dela.