Orkatzak taldeko kide batek txakur bat (goiko argazkian azaltzen dena) topatu zuen atzo Ganekogorta mendian. Asteburuan antzeko txakur bat galdu zen Laudion, baina adierazi dutenez ez da txakur hori orain topatu dutena. Jakinarazi dute txakurrak ez duela txipik eta, ondorioz, ezin izan dutela jakin nondik datorren.
Norbaitek txakurra ezagutzekotan ondorengo telefono zenbakietako batera deitu behar du: 618446317 edo 616255296.