LABek salatu du CCOO eta USOk Gometeguiren 2016-2017 enpresa-ituna sinatu dutela. “Itun horren berrikuntza nagusia da soldata eskala bikoitza ezarriko duela lantegian”, azaldu du sindikatu abertzaleak.
“LABetik onartezina iruditzen zaigu mota horretako ezberdintasunak ezartzea gaur egungo eta etorkizuneko langileen artean”, adierazi dute sindikatuko kideek, eta aipatu dute ezberdintasunik handiena “peioi espezialistaren postuan” jazoko dela: “postu horretarako kontratatzen diren langile berriek % 27 gutxiago kobratuko dute, eta horrek urteko 7.2000 euroko soldata ezberdintasuna ezarriko du euren eta gaur egungo langileen artean”.
"Txeke zuria"
Hori guzti hori, gainera, “hutsaren truke” onartu dela azaldu du LABek. “Egungo langileek ez dituzte 2014ko taulak berreskuratuko 2018ra arte”. Hortaz gain, sindikatuak salatu du enpresaren zuzendaritzak bi urte daramatzala “gezurretan, xantaia egiten eta mehatxuka”. Hori dela eta, CCOOk eta USOk “txeke zuri bat” sinatu dutela uste du LABek, “etorkizunean eutsi ahalko zaionaren bermerik gabe”.