Arrakastatsua izan da Laudio Tenis Klubaren "Gabonetako txapelketa"

Erredakzioa 2017ko urt. 11a, 07:54

Laudio Tenis Klubak Gabonetako txapelketa antolatu du abenduan zehar. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa; eta, arduradunen hitzetan, parte hartze handia izan du ekimenak, 80 kirolari aritu baitira: "Gabonetako txapelketan tenis eskolako ikasleek soilik izan dute parte hartzeko aukera, txapelketa soziala zelako". Lehiaketak kategoria ezberdinak hartu ditu bere baitan: benjaminak, infantilak eta Absolutuak. Gainera, maila guztietan emakumezkoak zein gizonezkoak lehiatu dira.
 
Euskal Herriko Tenis Federazioaren aitortza
Abenduaren 17an egindako ekitaldian Laudio Tenis Klubaren lana azpimarratu zuen Euskal Herriko Federazioak. Izan ere, "eskola kirol" alorrean lan handia egiten ari da taldea. 
 
2017an, ekintza gehiago
Aurreratu dutenez, maiatzean "Txapelketa ireki" at antolatzeko asmoa du Laudio Tenis Klubak: "Benjamin eta kimu kategorietakoa izango da, gure umeak Euskal Herriko beste kirolariekin lehiatzeko". Ekainean, berriz, urteroko zita bihurtu den Tenis Eguna ospatuko dute Aldai plazan, kirola ezagutzera emateko. Aurtengo erronken artean, irailean txapelketa berri bat plazaratzeko asmoa dutela aurreratu dute: "Sari ekonomikoak ere banatuko ditugu partaideen artean. Euskal Herriko eta inguruetako jokalari onenak erakartzea nahi dugu, hemengo kirolariek haien kontra jokatzeko".
 
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide