3.080 bozka beharrezkoak izango dira sanrokeen herri galdeketa loteslea izan dadin

Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 11:30

Udalak komunikazio kanpaina abiatu du herritarrek parte har dezaten Laudioko historiaren lehen herri galdeketan. Deialdia urtarrilaren 22an izango da eta adin nagusiko herritarrei ez ezik irekita egongo da ere herrian erroldatuta dauden 16 urte gorako pertsona ororentzat (baldin eta 2016an bete badituzte). Guztira 15.404 pertsona dira, herrian gaur egun erroldatuta dauden 18.303ren artean.

Komunikazio kanpainarako 500 kartel inprimatu dituzte; On Terentzio erraldoi laudioarra da protagonista, Osaba Samen irudi ezagunean inspiratuta.

Gainera, bideoa zabalduko dute gaur galdeketaren nondik norakoak azaltzeko eta 19:00etan bilera egingo du udalak Kultura Etxean gauza bera egiteko.

3.080 bozka gutxienez

Herri galdeketa lotesle izan dadin deitutako %20ak boza eman beharko du. Guztira 3.080 lagun. Emaitzak egunean bertan plazaratuko dituzte 21:30etatik aurrera udaleko web atariaren (www.laudio.eus) eta twitter kontuaren (@LaudiokoUdala) bitartez.

Hiru aukera

Laudioarrek erantzun beharko dute hurrengo galdera: “Zein data da egokiena, zure ustez, Laudioko Jaientzat?”. Horretarako hurrengo aukeretako bat hautatu beharko dute:

1- Oraingo datak: 15, 16, 17 eta abuztuko azken 5 egunak, azken igandean bukatzeko.

2- Jaien hasiera San Roke eguneko aurreko ostiralean eta bukaera hurrengo asteko igandean, hau da, 10 eguneko iraupena.

3- Jaien hasiera abuztuaren 15ean eta iraupena 7 eta 10 egun bitartekoa.

 

Bozketa lekuak

Bozketa gauzatuko da 09:00etatik 20:00ak arte hurrengo lekutan:

1.- Areta: Santa Ana Nagusientzako Zentro Sozio-Kulturala

2.- Gardea: Gardeako Eskola Zaharrak

3.- Herrigunea: Laudio Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea

4.- Ugarte: La Milagrosa Ikastetxea

5.- Latiorro: Latiorro Ikastetxea

6.- 16 eta 17 urte bitarteko bozkatzaileak: Udaletxeko beheko solairua.

18 urte gorako bozkatzaileek joko dute egokitzen zaien ohiko hauteslekura errolda-helbidearen arabera eta hauteskunde prozesu arruntetan bezala. 16 eta 17 urteko bozkatzaile orok bozkatuko dute Laudioko Udaletxeko beheko solairuan.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide