Aurten Pintxo Lehiaketaren X. edizioa gauzatuko dute eta horretarako martxoko bi asteburu hartuko dituzte; 10a, 11, 12a, 17a, 18a eta 19a, alegia.
Tabernek eta jatetxeek izena emateko epea zabalik izango dute urtarrilaren 20ra arte, 13:00ak arte. Horretarako HAZan eskaera aurkeztu beharko dute edo comercio@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidali.
Lehiaketak bi kategoria izango ditu: alde batetik, pintxo libre onena eta, bestetik, pintxo barrarik onena. Taberna bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa.
Irabazleak aukeratuko dituzte epaimahai teknikoaren irizpideen arabera eta herri-epaimahaiaren laguntzarekin sari-banaketaren gala berezian.