Kiva programari buruzko hitzaldia astebete lehenago izango da

Ageda Laraudogoitiak aurkeztuko du KiVa programa. Argazkia: Ikastolen Federazioa

Ageda Laraudogoitiaren hitzaldia astebete aurreratu dute.

Laudio Ikastolak aurreratu du astebetez urtarrilaren 28rako iragarrita zuen eskola jazarpenaren aurkako KiVa programaren aurkezpen hitzaldia, urtarrilaren 21era,  hizlariaren agenda arazoak direla medio. Hitzordua Laudioko Kultura Etxeko Lamuza gelan, larunbatean, hilak 21, 11:00etan izango da.

Ikastolen Elkarteko KiVa programaren koordinatzailea da Ageda Laraudogoitia, eta programaren garapenerako prestakuntza Finlandian jaso du. Berez, Laudio Ikastolan dagoeneko abian den ekimen honen berri ematen arituko da.

52 ikastoletan aplikatuko da

KiVa ikerketan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatua, Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren finantzaketaz.

KiVa-ren eraginkortasuna frogatuta geratu da eskala handiko ausazko proba kontrolatuan. Finlandian, KiVa oso programa estimatua da: Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoen % 90 KiVan erregistratuta daude eta programa ezartzen ari dira.

Euskal Herriko 52 ikastola KiVa programa abiatzen ari dira 2016-2017 ikasturtean, Lehen Hezkuntzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide