Bukatuak daude Laudioko Musika Etxeko obrak. Erabat berritua dago eraikina. Berogailu, aireztatze eta argiztatze sistemak jarri zaizkio, eta igogailua du baita irisgarritasuna bermatzeko. Espazio zabalez osatutako hiru solairu ditu eraikinak, eta badu baita beheko solairu bat eta ganbara bat ere.