Laudioko musika taldeek aukera izango dute "Rockein!" musika lehiaketan parte hartzeko

Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 13:51

Albert Cavalier talde donostiarra izan zen iazko edizioan talde onenaren saria irabazi zuena. Argazkia: Albert Cavalier

Aurten sartu da Laudioko Udala lehiaketaren antolakuntzan, beste udal batzuekin batera.

“Rockein!” musika talde eta bakarlarien lehiaketaren V. edizioa jarri du martxan Basauriko Udalak. Laudioko Udalak bat egin du ekimenarekin, laguntzaile gisa. Ondorioz, Laudioko musika taldeek aukera izango dute txapelketa horretan “tokiko talde gisa” parte hartzeko. Basauri eta Galdakaoko Udalak ere arituko dira laguntzaile gisa.

Datorren astelehenetik (urtarrilak 24) martxoaren 24ra egongo da zabalik egitasmoan izena emateko epea. Hainbat baldintza bete beharko dituzte parte hartu nahi duten talde eta bakarlariek: EAEn edo Nafarroan jaio edo egoitza duen taldekide bat izatea gutxienez, 16 urtetik gorakoak izatea taldeko kide guztiak, disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, jotzen dituzten abestiak jatorrizkoak izatea eta lehiaketaren aurreko edizioetako batean saririk eskuratu ez izana.

Tokiko taldeen kategorian lehiatzeko, aldiz, beste baldintza bat ere bete beharko da: taldekieetako bat gutxienez Basauri, Galdakao edo Laudiokoa izatea.

Aurkezpen diren talde eta bakarlari guztietatik sei hautatuko ditu epaimahaiak. Seiek joko dute maiatzaren 13an Social Antzokian egingo den finalean. Lau irabazle hautatuko dira guztira, bakoitza bere sari propioekin:

TALDE IRABAZLEARENTZAT:
*EP profesional bat (gutxienez, bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.

*EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.

*Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.

*Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

TOKIKO TALDERIK ONENARENTZAT:
*Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

EUSKARAZKO TALDERIK ONENARENTZAT:
*Kanta bat grabatu eta ekoiztea.

*Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

IKUS-ENTZULEEN TALDERIK GOGOKOENARENTZAT:
*Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

Iazko edizioan 395 talde eta bakarlarik hartu zuten parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide