Greziako Lesbos uhartean dauden errefuxiatuentzako arropa bilketa abiatu dute dagoeneko Laudion eta Aretan. Igandean bukatuko da ekimena eta hitzorduak eta lekuak hurrengoak dira:
-Aretako Eskolako Guraso Elkartearen egoitzan gaur 16:15etik 17:00ak arte.
-Laudioko Udaletxean gaur 09:00etatik 15:00ak arte.
-Lamuza Parkeko Kultura Etxean gaur 17:00etatik 20:00ak arte eta bihar 10:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.
Eguraldia oso latza da uhartean eta horregatik neguko arropa eskatu dute: lo zakuak, lumak, anorakak, jakak, bufandak eta eskularruak, kamiseta termikoak, eskiatzeko arropa, mantak, edredoiak, neguko zapatak... besteak beste.
Gainera, antolatzaileek eskatu dute arropa sailkatuta eramatea, bereizteko tamaina eta norentzat den (emakumezkoak, gizonezkoak edo umeak).
Laguntza, kutxak eta boluntarioak
Eskualdeko beste herri batzuetara zabaldu dute deialdia eta boluntarioren laguntza ere eskatu dute. Horretarako hurrengo telefono zenbakira deitzeko aukera dago: 630641214
Boluntarioen betebeharra izango da arropa sailkatzea. Gainera, kartoizko kutxak ere beharrezkoak dira.
Ekimenak dena jaso eta Bartzelonara bidaliko du, hortik Greziara eramango dute eta lesvossolidarity.org Gobernuz Kanpoko Erakundeak banatuko du bertan.