Hedabideek zabaldu dute Javier de Andrés Espainiako Gobernu Ordezkari berriak helegitea jarri zuela atzo Laudioko jaien datei buruzko herri galdeketaren aurka. Natxo Urkixo alkatearen arabera, komunikabideetatik jakin dute helegitearen berri. Udal gobernu taldeak nabarmendu du herri galdeketa berdin egingo dela eta emaitza loteslea izango dela. Horretarako, ordea, ezinbestekotzat jo du herritarren parte hartzea, 16 urtetik gorakoena, hain zuzen. Izan ere, jaien data aldatzeko herritarren % 20 bertaratu behar dira bozkatzera, hots, 3.100 lagun. Alkateak aurreratu du bihar 21:30ean zabalduko dutela emaitza.