Premiazko diru bilketa jarri dute martxan, Laudion bildutako arropa eta mantak Bartzelonako portutik Lesbosera bidaltzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu ditu bilketak: 50 metro kubiko arropa eta manta bildu dira. Horregatik hasi dute diru bilketa.
Ondorengo kontu korrontean sartu daiteke dirua: ES 21 2038 9918 11 6000134602
Antolatzaileek adierazi dute 3.500 euro bildu bihar dituztela ostegunerako, orduan aterako baita ontzia Lesboserantz.
Arropa bilketari buruzko bideo-erreportajea: