Neska eta trans gazteei zuzendutako topaketa feministak egingo dituzte datorren larunbatean (urtarrilak 28). Laudioko Basalarrina Euskal Topagunean izango da zita, 9:30etan. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute beranduago agertuta ere aukera egongo dela dinamikan parte hartzeko.
“Elkar-ezagutza”
“Elkar-ezagutza” sustatzea, “neska eta trans gazte gisa ahalduntzea” eta “ondo pasatzea” izango da topaketa horien helburua. Ezagutza eta konfiantza dinamikak baliatuko dituzte horretarako, kideen arteko zaintza sustatuaz. Antolatzaileek azpimarratu dute topaketa ez dela larunbatera mugatuko. “Ekimenak jarraikortasuna izatea da asmoa”.