Neska eta trans gazteen topaketa feministak egingo dituzte larunbatean

Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 21:10
Bilboko Santutxu auzoko KRML gunean eginiko asanblada feminista baten artxiboko irudia. Argazkia: Gazteraiki

Aiaraldeko neska eta trans gazte orori luzatu diote bertaratzeko gonbitea

Neska eta trans gazteei zuzendutako topaketa feministak egingo dituzte datorren larunbatean (urtarrilak 28). Laudioko Basalarrina Euskal Topagunean izango da zita, 9:30etan. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute beranduago agertuta ere aukera egongo dela dinamikan parte hartzeko.

“Elkar-ezagutza”
“Elkar-ezagutza” sustatzea, “neska eta trans gazte gisa ahalduntzea” eta “ondo pasatzea” izango da topaketa horien helburua. Ezagutza eta konfiantza dinamikak baliatuko dituzte horretarako, kideen arteko zaintza sustatuaz. Antolatzaileek azpimarratu dute topaketa ez dela larunbatera mugatuko. “Ekimenak jarraikortasuna izatea da asmoa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide