Igande honetan (urtarrilak 29) egingo da Laudio Herria Herri Lasterketaren X. edizioa.
Hamargarren edizioa izango du aurten Laudio Herria Herri Lasterketak. Basalarrina eta Euskarri elkarteek antolatzen dute proba, EH Kirola eragilearekin elkarlanean. Krossa 11:30ean abiatuko da Lamuza plazatik, eta 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.
Izen ematea
Izena emateko bi modu aurkeztu dituzte: Olympus kirol dendara bertaratzea edo www.herrikrossa.eus webgunean apuntatzea. Ostirala (urtarrilak 27) baino lehen egiten dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Egunean bertan animatzen direnek, aldiz, 15 euro.