Gaur aurkeztu dute aurtengo Laudioko San Blasetako txerria. Terentzio X zen hiltzea aurreikusia zegoen txerria, baina iragan ostiralean modu naturalean hil zen. Hori dela eta, Larrazabal auzoko Okeluri baserriko txerri batek hartu du bere lekua.
Egon dira modu naturalean hil diren beste txerri batzuk, baina horietako bat bera ere ez da zendu San Blasetarako horren denbora gutxi geratzen zenean. Bost urte zituen Terentzio X-ek, eta Okeluriko txerri berriak urtebete baino ez du. Hori dela eta, ohi baino askoz gutxiago pisatuko duela aurreikusten dute antolatzaileek.