Larunbatean ospatu zen Laudioko San Blas jaia. Terentzio X txerria izan zen egunaren protagonista nagusia, baina ez bakarra. Tokiko ekoizleek, herri kirolek, erromeria edota dantzek ere funtzio garrantzitsua bete zuten azokaren girotzean. Txerriaren pisaketarekin amaitu zen festa: 256 kilo pisatu zituen Terentzio hamargarrenak.
Argazkiak: Aitor Burgoa