Espainiako Hockey Txapelketaren Sektore Fasearen hainbat partidu jokatu dira asteburuan Laudion, La Granja kiroldegian. Ganbegi 6-2 hockey taldeak lau partidu jokatu ditu, larunbatean bi eta beste bi igandean.
Baina Laudioko taldeak ez zuen txapelketaren azken fasera igarotzeko txartela eskuratzerik izan, partida bakarrean baino ez baitzuten garaipena lortu. Atletico San Sebastian taldearen aurkako partidan jaso zuten laudioarrek kolperik latzena, 0-17 galdu baitzuten. Aridaman taldearen aurka, aldiz, 2-1 irabazi zuten. 3-3 berdindu zuten Salduieren aurkako norgehiagokan, eta 6-7 galdu galdu zuten CH Sardineroren aurka.
Argazkiak: Juan Carlos Calavia