Parte hartze eta maila ona Laudioko Eskolarteko Igeriketa Txapelketan

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 08:30

210 igerilari sartu ziren uretara guztira

Laudioko Eskolarteko Igeriketa Txapelketa egin zen larunbatean La Granja kiroldegian. Herriko 30 igerilarik hartu zuten parte txapelketaren lehen zatian, aurre-benjamin kategoriakoak guztiak. Erakustaldi bat egin zuten 25 metro askeko kategorian.

Ondoren, beste 180 igerilari sartu ziren uretara, benjamin, alebin eta infantil kategorietakoak. Hainbat toki eta klubetakoak ziren igerilari horiek. Bazeuden Gasteizko ugari (Judizmendi, Menditxo, Urgain eta Zadorra klubetakoak) eta baita Zallatik (Zurbike kluba) gerturatutakoak ere. Laudioko Igeriketa Klubeko hainbat kidek ere hartu zuten parte norgehiagokan.

Txapelketaren antolatzaileek adierazi dute “maila ona” egon zela. “Laudioko igerilari gazteenentzako lehen txapelketa zen hura, horrek dakarren urduritasunarekin. Igerilari nagusi gehienek, aldiz, euren markak hobetu zituzten”. Laudioko Igeriketa Klubeko kideek nabarmendu dute txapelketa hau dela haurrek gehien gogoko dutena, “parte hartzaile guztiek jasotzen baitute saria”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide