Ander Añibarro laudioarra izango da Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendari berria. Kultura saileko alorra izatetik gizarte-ekintzakoa izatera pasako da gazteriarena lege-agintaldi honetan.
Honako zerbitzu eta egitasmo hauek kudeatuko ditu Añibarrok, besteak beste:
*Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea.
*Euskadiko gazteentzako internet bidezko aholkularitza zerbitzua.
*Gazte-txartela, aterpe txartela, ikasle txartela, irakasle txartela eta GO-25 txartela.
*Auzolandegiak.
*Hegoaldeko herrialdeetan garapena sustatzeko kooperazio ekintzak.
Aiaraldean dituen beste zereginekin uztartuko du Añibarrok kargu berria, Laudioko Udaleko zinegotzia eta Aiarako Koadrillako presidentea ere baita.
Lau aiaraldear daude gobernuan
Añibarro ez da izango Eusko Jaurlaritzan ardurak izango dituen aiaraldear bakarra. Badaude baita Hernando Lacalle (Aurrekontu Zuzendaria), Irma Basterra (Landa Garapenerako Zuzendaria) eta Almudena Otaola (Kultura Saileko kabinete arduraduna).
Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidente izendatu zutenean eginiko bideoa: