Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Nire helburu nagusia da irakurlearen bihotzean itxaropen eta ilusiozko haziak ereitea"

Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 10:20

MARÍA BELÉN ANDRÉSek (Laudio, 1971) autolaguntza liburua idatzi du: "Lo que mi alma ya sabía". Aurkezpena egingo du laster.

Liburua argitaratu duzu duela gutxi, zeri buruzkoa da?
Liburuaren ideia nagusia da nola sentitu eta pentsatu behar dugun gure bizitzara desiratzen duguna erakartzeko.

Alde batetik, gure gain errealitatearen eskema interpretatzaile berria jar dezagun beldurrak eta kezkak alde batera utzita.

Bestetik, bizitzaren ikuspuntu atseginagoa eta alaiagoa barneratzea ikasiaz gertaera desatseginak eta bat-bateko ustekabe txikiak erlatibizatzen. Nire helburu nagusia da irakurlearen bihotzean itxaropen eta ilusiozko haziak ereitea.

"Nire esperientzia pertsonaletan oinarritu dut liburua"


Zer liburu mota da?
Autolaguntza eta hazkuntza pertsonalari buruzko liburua da, hainbat diziplina biltzen dituena, hala nola, psikologia, metafisika eta espiritualtasuna; nire esperientzia pertsonala oinarritzat hartuta.

Era errazean kontatuta dago, teknizismorik gabe, edozein pertsonak ulertu ahal izateko, nahiz eta materia horietako informazioa ez izan. Bere bizi kalitatea hobetu nahi duen eta bizitzaren zentzua aurkitu nahi duen edozeinentzako liburua da, patuaren haria kontrolatu nahi duenari honen gidaria zoria izatea saihestuz.

"Bere bizi kalitatea hobetu nahi duen eta bizitzaren zentzua aurkitu nahi duen edozeinentzako liburua da"


Buru-osasunean trebatuta zaude. Hori islatu duzu liburuan?
Buruko osasunak gure bizitzaren esparru guztietan eragiten du. Hortaz, norberak sortzen duen bizimodu mota baldintzatzen du. Momentuan dugun egoera emozionalaren arabera pentsamendu jakin batzuk hautatzen ditugu, eta hauek berriz, emozio oso desberdinak sortzen dituzte.

Beraz, bakoitzak bere buruari eskaini ahal dion bizimodu motaren araberakoa da norberak duen buruko osasuna.
    
Non eskuratu daiteke?
Lo que mi alma ya sabía liburua edozein liburu-dendan eskatu daiteke eta baita Punto Rojo argitaletxeko web-orrialdean ere. Momentu honetan Laudion aleak Eroski supermerkatuan eta liburu-denda guztietan daude eskuragarri.

Aurkezpena egingo duzu laster.
Otsailak 17, ostirala, arratsaldeko 19:00etan liburuaren aurkezpena egongo da Laudioko Erabilera Anitzeko Aretoan. Bertan izanmgo nauzue zain, esperientziak partekatzeko eta bizitzaren magiari buruz hitz egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide