La imagen de mi vida izeneko telebista programaren atal bat grabatzen ari dira Laudioko Lamuza Parkean. Programa berria da eta martxoan ETB2n estreinatzea aurreikusia dago.
Saioaren atal bakoitzak Euskal Herriko historiako une bat izango du hizpide. Une hori bizi izan zuten herritar anonimoak elkarrizketatuko dituzte. Herritar horiek euren “bizitzako argazkia” hautatuko dute, eta argazki hori birsortzen ahaleginduko dira programaren ekoizleak, argazkia egin zen tokira joanez eta bertan azaltzen ziren pertsonekin kontaktatuaz.
Laudion grabatzen ari diren sekuentziak programaren bigarren atalean azalduko dira. Urtain boxeolariaren figura izango du hizpide kapitulu horrek.