Santiago Gonzalez Merinoren lanak ikusteko aukera egongo da Kexaako San Juan Bautista Elizan. Artista aiararrak keramikarekin eginiko hainbat lanek osatzen dute erakusketa. Igandeetan egongo da espozisioa ikusteko aukera, 11:30etatik 12:30etara, otsailaren amaierara arte.
Hala ere, Gozalez Merinok adierazi du ordutegi horretatik kanpo ere aukera egongo dela artelan bilduma ikusteko, berari aurretiaz abisatuta. Posta elektroniko (katiluster@gmail.com) edo Facebook bidez kontaktatu daiteke artistarekin. Erakusketari buruzko informazio gehiago hemen.