Bihar, otsailaren 3an, hasiko dituzte lanuzteak. 1:00etatik 03:00ak arte, 9:00etatik 11:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte egingo dituzte geldialdiak. Ostiralean, aldiz, 1:00etatik 03:00ak arte utziko diote lan egiteari.
Aiala Vidrio enpresako langileen ordezkariek mobilizazioen bidea hartzea erabaki dute eskatutako informazioa eskuratzeko. Langile batzordeko kide batek adierazi du hori dela, antza, bide bakarra eskatutako datuak lortzeko.
Aiala Vidrioko langileek duela hiru urte eginiko grebaren bideoa:
Aiala Vidrio greban from BideoakAiaraldea on Vimeo.