25 eta 30 hilabete bitarteko iraupena izango dute obrek eta, hasteko, eremuan hesia jarriko dute. Eragina izango du Nerbioi kaleko oinezkoen trafikoan eta aparkaleku gutxiago egongo da plazako inguruetan.
Udalak balorazio ona egin du parkeari eta aisialdi guneari buruz eta espero du bertako urbanizazioa lantzen denean horrelako beste esparrua sortzea. Izan ere, behin behineko parkeak oso harrera ona izan du auzokide eta ostalarien artean.