Laudioko zaborrak jasotzeko zerbitzua bertan behera geratu da, Arabako Foru Aldundiaren gomendioei jarraiki. Datozen orduetarako haize bolada gogorrak iragarrita daudelako eten dute zerbitzua. Gainezka dauden zabor ontziak eta tamaina handiko hondakinak lotzeaz edo jasotzeaz arduratzen ari dira garbitzaileak.
Hortaz gain, koadrilatik jakinarazi dute garbigunea 14:00etan itxiko dutela.