Gazteen lonjei buruzko jardunaldiak egingo dituzte

Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 08:39

Hiru gazte Laudioko lokal batean, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

“Elkarrizketa eta hausnarketa espazioa” sortzea izango da jardunaldien helburua.

Gazteen lonjei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Laudioko Udalak. Jardunaldi horien helburua izango da lokalen fenomenoan parte hartzen duten alde guztien (gurasoak, gazteak, auzokideak eta jabeak) arteko “elkarrizketa eta hausnarketa espazioa” sortzea.

Hala azaldu du  Amets Meazak. Gazteria zinegotziak adierazi du lonjen fenomenoa “modu positibo eta baketsuan” garatu dela herrian, baina badaudela kezkak sortzen dituzten alderdi batzuk, “lokal askok duten segurtasun eta garbitasun falta", adibidez.

Hiru saio
Hiru saiotan banatu dituzte jardunaldiak. Otsailaren 14an izango da lehena. Gurasoei egongo da zuzendua bereziki. Lokal bat alokatu aurretik jakin beharreko kontuak landuko dituzte. Modu horretan, gurasoek ikasiko dute detektatzen lokal batek betetzen dituen gazteen lonja moduan erabilia izateko baldintzak.

Otsailaren 21ean izango da bigarren zita. “Nola iritsi konpromisoetara?” izango da saio horren izenburua. Bertan landuko dute nola iritsi daitezkeen gurasoak, auzokideak, lokalen jabeak eta gazteak elkarren arteko konpromisoetara.

Hilaren 28an izango da hirugarren eta azken saioa. “Saio irekia" egingo dute egun horretan, zeinetan nahi duen gazte, guraso edo auzokide orok hartu ahal izango duen parte. Gazteen lonjen inguruan eztabaidatuko bertan, beharrizan eta bermeak identifikatuz.  

Hiru saioak 18:30ean izango dira Kultura Etxean. Jardunaldiei buruzko informazio gehiago lortzeko 94 403 48 50 telefono zenbakira deitu edo educacion@laudio.eus posta elektronikora mezu bat bidali daiteke.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide