Kultur sorkuntza Aiaraldean

Maik Falls artistak 5 izendapen jaso ditu Musika Independentearen Saritan

Erredakzioa 2017ko ots. 7a, 09:48
Musikari laudioarra da Maik Falls.

Miguel Ibarretxe "Maik Falls" musikari laudioarrak parte hartuko du Musika Independentearen Saritan. Martxoaren 28an izango dira Teatro Apollon, Madrilen.

Hurrengo ataletan jaso ditu izendapenak:

-Artista sortuberri onena
-Disko onena
-Grabazio elektroniko onena
-Bideoklip onena
-Diseinu grafiko onena

9. edizioa izango da 2017koa. Vetusta Morla, León Benavente, Nudozurdo, El Langui, Izal, Belako, La Habitación Roja, Los Enemigos, SFDK, Berri Txarrak, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, Los Chikos del Maiz, Manos de Topo edo Delorean bezalako taldeak saritu dituzte aurreko urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide