Beñat Ereño eta Aitor Martinez gazteei eskatuko diete urtebeteko kartzela zigorra, 2.520 euroko isuna, eta urtebeteko zaintzapeko askatasuna.
Aitor Martinezek adierazi du ez dituztela egin leporatzen zaizkien pintadak eta muntaia poliziala dela dena. Izan ere, gazteak jakinarazi du irudietan agertzen den pertsona eskuinez egin zituela pintaketak eta bera ezkerrez idazten duela. Hortaz, euren ideiengatik epaituko dituztela ziurtatu du Martinezek.