Laudioko Ganbegi 6-2 Hockey Taldea areto diziplinan lehiatu zen La Granja Kiroldegian asteburuan. Partida guztiak galdu eta azkenengo postua lortu arren, balorazio oso positiboa egin dute. Izan ere, hiru kadetek, ume kategoriako kide batek eta lehen urteko gazte kategoriako lau jokalarik osatu zuten taldea.
Besteak beste, fase sektoreko talde txapeldunak (RS Tenis-ek) Ohorezko Dibisioko lau jokalarirekin parte hartu zuen.