Partidak jokatu zituzten asteburuan CD Laudioko talde guztiek. Talde nagusiak 0-1 galdu zuen Aurrera de Vitoriaren aurka. Hamargarren postuan dago, 18 taldez osatutako liga batean. Laudio B taldeak, bere aldetik, 2-1 galdu zuen Lakua Arriagaren aurka jokatutako partidan.
Ohorezko jubenilek, euren aldetik, 2-1 irabazi zuten Trebiñuren aurkako norgehiagokan Kadete A taldeak 2-0 galdu zuen Lasarteko Olabideren aurka baina Kadete B taldeak 2-0 irabazi zuen Aranbizkarra Bren aurka.