Altzarratek Euskal Ligara igotzeko aukerak jokatuko ditu igandean. Izan ere, bigarrenak dira eta Lakua gailenduz gero, lehenengo postua kenduko diote sailkapenean.
Berez, Altzarratek 37 puntu ditu (12 garaipen, 2 partida galduta eta berdinketa bakarra) eta Lakuak 38 (12 garaipen, partida bakarra galdurik eta bi berdinketa).
Horren ostean, 4 partida gehiago lehiatuko dituzte eta Euskal Ligara igotzeko parada laudioarren esku egongo litzateke.
Norgehiagokaren garrantzia dela medio, deialdia zabaldu dute herritarrek taldea anima dezaten.