Ibone Sanchez kirolari laudioarrak irabazi du denboraldiko lehen duatloia. Barakaldon egin zen lasterketa, eta Sanchez izan zen metara iristea lortu zuen lehen emakumea. 42 segundo beranduago iritsi zen bigarrena, eta ia hiru minutu geroago hirugarrena.
Parte hartzaileek 5,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten oinez, bizikletaz 20 eta oinez beste 2,5 egiteko gero.
Espainiako Txapelketan lehiatuko da apirilean
Datozen hilabeteetan beste hainbat lasterketetan parte hartzeko asmoa du Sanchezek. Martxoaren 11 eta 12an Taldekako Erlojupeko Espainiako Duatloi Txapelketan egongo da, Boiron (Galizia). Apirilaren 1 eta 2an Vall D’Uixónen (Balentzia) egongo da, Espainiako Duatloi Txapelketan, eta hilabete bereko 22 eta 23an Avilesen (Asturias), Taldekako norgehiagokan. “Euskal Herrian baten bat gehiago egingo dut”, adierazi du kirolari laudioarrak, “baina momentuz ez dut aukeraketarik egin”.