Floro Urquijo Orive margolaria omendu dute “Cosecha del 48” taldeko kideek gaur eguerdian, Laudioko Erabilera Anitzeko Aretoan eginiko ekitaldian. Bilbon jaio zen Urquijo Orive, baina gaztetatik izan du harremana Laudiorekin.
Acerosen egon zen lan egiten, aurre-jubilatu zuten arte. Orduz geroztik margolari gisa aritu da. Eskualdeko beste hainbat margolariren maisua ere izan da.
Bere bizitzari buruzko testua irakurri ostean oroigarri bat eman diote Urquijo Oriveri, bere senide eta lagunen aurrean.