Roberto Gomez egile laudioarrak izendapenak eskuratu ditu hurrengo kategorietan: susperraldian dagoen artista, urteko abestia, album onena, grabaketa elektroniko onena, musika ekoizle onena eta diseinu grafikorik onena. Bestalde, Mónica González argazkilaria ere izendatu dute musikariari egindako irudiei esker.
Rober Bask da 42 urteko laudioarraren izen artistikoa eta musika elektronikoa lantzen du. Bere abestiak bandcamp-en entzun daitezke eta nahi duen oro animatu du bere alde bozkatu dezan.
Maik Falls ere izendatua
Laudioko Maik Falls gazteak ere 5 izendapen jaso ditu eta Zea Maysek, Xabi Solanok, Willis Drummondek, Triangulo de Amor Bizarrik, Vendettak, Shottak, Sr. Chinarrok, Ruper Ordorikak eta Robe Iniestak ere parte hartuko dute lehiaketan.