Otsailaren 22an hasiko dute bira Curitiban, Brasilgo hegoaldean, eta martxoaren 26an bukatuko dute Ribeirao Preton, Sao Paulon.
Moonshine Wagon taldearen filosofia jotzean datza eta askotan kalean egin dute. Europan hainbat aldiz jo dute eta orain Amerikan egiteko parada izango dute. Hori bai, kontzertu gehienak tabernetan izango dira Brasilen.