Alberto Aceroko obretako hesiak “segurtasun falta areagotu” eta “merkatariei min” egiten diela salatu du Laudioko EAJko Udal Taldeak.
Udal taldeak azaldu du hesiak “espaloi zati bat kendu” egiten duela eta espazioa murriztu egiten duela “Batzoki alboan kokatutako atarirako eta Kendas dendarako sarbideetan”. Bertako dendetako “segurtasuna eta salmentak” gutxiagotu egin diela adierazi dute jeltzaleek. Aparkatzeko dagoen tokia ere murriztu egin da, udal taldetik jakinarazi dutenez.
“Puntu beltzak”
Hortaz gain, EAJko kideek adierazi dute hesiak “puntu beltzak” sortu dituela, “oinezkoen segurtasunari kalte eginaz”.
Hori dela eta, “berehalako esku-hartze bat” eskatuko dio taldeak udal-gobernuari.