Atzo izan zen Altzarrate eta Lakuraren arteko partidua, Laudioko San Martin futbol zelaian. Partidu garrantzitsua zen, irabaziz gero Euskal Luigara igarotzeko aukera hurbilago izango luketelako Altzarratekoek. Baina laudioarrek ez zuten zorterik izan: 2-0 galdu zuten norgehiagoka.
Emaitza horrek asko urrundu die Euskal Ligara igarotzeko aukera laudioarrei. Hala ere, denboraldi ona egiten dabil Altzarrate, 16 partidutik 12 irabazi baititu.
Argazkiak: Juanfer Oleaga Izquierdo